BI KURTSOETAKO BALORAZIO FINALA
- aitorpazos
- 9 may 2017
- 1 Min. de lectura
Batxillergoko teknologia ikasgaiaren balorazioa ona da bi urte hauetan. Lehengo urtetik hasiz, ikasgairik entretenigarriena iruditu zitzaidan, klaseak ordenagailetan ematea nahiago dut nik, adibidez lehengo urtean batzuetan klasean gelditzen giñenean ez nituen klaseak asko gustuko. Egia esan, taller ordu gehiago espero nituen, dbh-tik etorri eta han teknologia tallerrean egiten zenez ba hori uste nuen, hala ere kurtsoa aurrera joan ahala, ohitu egin nintzen eta gustura bukatu nuen. Ni pertsonalki lehengo urtea ez nuen oso egokia izan hainbat ikasgaietan eta teknologia barne, errekuperazioa egitera joan behar izan nuen, hala ere irakaslea ondo portatu zen eta erraz aprobatu zidan.
Bigarren urtean zentratuz, lehenengo ebaluazioa nahiko gogorra iruditu zitzaidan, agian gogorra baino nire gustukoa ez behintzat eta serbosistemak, digitala eta pneumatika ez nituen oso gustuko. Selektibitatean sartzen ez denetik, ikasgaia zertxobait aldatu eta lasaiago ibili gara, 2.ebaluazioan tallerrera jeitsi ginen eta proiektua egiten gusturo ibili nintzen, proiektua atera ez arren. Eta azken ebaluazioan marrazketarekin gustura ibili naiz, Qcad ekin Freecad ekin baino askoz hobeto, eta gainera aholku bezala Freecad-ekin ez dut ezer ikas, egiten duzun bakarra bideo bat jarraitzea delako, Qcad-ekin nahiko ikasi nuen egia esa.




Comentarios